GARA > Idatzia > Kultura

Euskal Herriko 23 herritan ospatuko da Haur Liburuaren Eguna

GARA | DONOSTIA

Urtero bezala, apirilaren 2an Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da aurten ere mundu osoan, eta Euskal Herriko 23 herrik bat egingo dute ospakizunarekin, Galtzagorri elkarteko arduradunek jakinarazi dutenez.

Hans Christian Andersen-en jaiotzaren urteurrenarekin batera ospatzen da egun horretan Haur Liburuaren Eguna, eta guztira Euskal Herriko 23 liburutegi eta irakaskuntza-zentrok eman diote atxikipena ospakizunari: Gipuzkoako hamabostek, Bizkaiko bostek eta Nafarroako hiruk. Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzearekin bat hainbat ekintza antolatu dituzte, eta eguna bakarrik ez, zenbaitek astea ere ospatuko dute. Kontaketak, tailerrak, erakusketak, irakurketak, hitzaldiak, merkatu txikiak eta lehiaketak izango dira, besteak beste.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo