Inmaculada Fdez. Etxabe Antenarik Ez elkarteko kidea
Telefonia mugikorra, WiFia Donostian
Europan kutsadura elektromagnetikoa erregulatzen duen araudia gero eta estuago den bitartean, gure hirian, bidezkoa den zuhurtziaren printzipioaz jokatu beharrean, telefoniako edozein antena-mota onartzen da, ez zaie kontrolik ezartzen, ez da distantzia murrizketarik egiten, gune sentikorretatik (eskolak, ospitaleak...) ez dira kentzen eta, are gehiago, Udalak berak legez kanpoko antenak mantentzen ditu bere jabegoko eraikinetan (Maria Kristina hotelean, esaterako).
Hiritarren Partaidetzako Zinegotzigoa dugunez, uste izatekoa da eragin genezakeela guri dagozkigun arazoetan, baina, benetako orduan, ez zaie uzten interesa duten taldeei isurpenak «erregulatzeko» araudiaren eztabaidetan parte hartzen ere.
Beste herrialdeetan ikastetxe eta ospitaleetatik kentzen ari badira ere, gure hirian, aurrerapen teknologikoaren mozorroarekin, dirua biltzeko grina garbiaz kobratu egiten da konektatzeagatik; hiri osoa WiFi teknologiaz estali nahi da; gaur egun, Kontxan paseatu ahala, eguzkiarenaz gain, aparteko erradiazioa jaso dezakegu dohainik.
Alegia, harako hura hemen ere: «Dena herriarentzat, baina herririk gabe».