GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

SOKATIRA Euskal Herriko Txapelketa

Abadiñok berriro ere bere mailarik onena atera du 600 kiloko txapela janzteko

p036_f02_59494.jpg

J.L.

Abadiñok jantzi du 600 kiloko txapela. Bizkaitarrak lehendik ere lortua zuten 680koa, eta denboraldiko bigarrena lortu dute orain. 640koan, ordea, ez ziren horren fin aritu, eta berriro ere zalantza batzuk agertuak ziren, baina berdeek horiek uxatu dituzte.

Sokarri agertzen zen berdeen aurkaririk nagusiena, azken horiek irabazi baitzuten 640 kilokoa, eta lehia handia izan zen, talde bakoitzak tiraldi bana irabazi baitzuen. Abadiñok, ordea, gainerako tiraldi guztiak bereganatu egin zituen, eta Sokarrik, berriz, Ibarraren aurka ere galdu egin zuen; horrenbestez, sailkapeneko hirugarren postuan amaitu zuen. Ibarrak lan bikaina egin zuen eta bigarren amaitu zuen Abadiñorekin bi tiraldiak galduta.

Ezuste handienetako bat Amaiurrek eman zuen, faboritoen artean agertu arren sailkapeneko bosgarren postuan amaitu baitzuen. Ñapurrak sailkatu zen laugarren.

Honela geratu zen sailkapena: lehenengo Abadiño 6 punturekin; bigarren Ibarra 5 punturekin; hirugarren Sokarri 4 punturekin; laugarren Ñapurrak 3 punturekin; bosgarren Amaiur 2 punturekin, eta, azkena, Indarka-Baiona puntu bakarrarekin.

Emakumezkoen 500 kiloko bigarren jardunaldia ere jokatu zen, eta Sakana eta Badaiotz berdinduta geratu ziren 5 punturekin. Sailkapen nagusian Sakana doa lehenengo 10,5 punturekin; bigarrena Badaiotz da 9,5ekin, eta, azkena, Ibarra 4 punturekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo