Aitor Intxaurraga Irulegi Leartibai Sagardoa
Marketin botila bat, mesedez
Azken egunotan sagardogileen eta zaleen ahotan dabil sagardo marka berri bat, sagardogile talde batek ateratakoa. GARAn ere publizitatea eta erreportaje zabala irakurri ditut. Beraiek diotenaren arabera, euskal sagardo gorena da, besteok egiten duguna baino hobea. Baina onena izateaz gain, Euskal Herrikoa omen da, eta horretarako, Euskal Futbol Selekzioarekin parekatzen dute. Dirua daukate eta erabili egiten dute publizitatea erosteko eta esateko onenak direla, bale. Baina ez da zilegi Euskal Herriko sagardoa dela esatea.
Nik dakidala, Euskal Futbol Selekzioa Euskal Herriko jokalariek osatzen dute, ez Normandiakoek, Bretainiakoek edo txekiarrek; eta, paralelismo hori eginez, Euskal Herriko sagardoa bertako sagarrekin bakarrik egindakoa izan beharko da.
Marketina erabiltzea ondo dago; baina ez sagarraren jatorria estaltzeko.