GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

«Bertsoa.com», bertso munduari buruzko informazio osoa Interneten

GARA |

Bertso Plaza Digitala Elkartea eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartea bertsolaritzaren eremuko hedapen eta komunikazio proiektu bateratua garatzen ari dira iazko uztailaz geroztik. Horren emaitza webgune berria da: www.bertsoa.com.

Orain arte Bertso Plaza Digitala Elkarteak www.bertsoa.com ataria garatu eta kudeatzen zuen eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, bestalde, www.bertsoplaza.tv izenekoa. Atari bakarra egin dute bi elkarteen «ahaleginak, sinergiak, baliabideak eta egitasmoak» batzeko asmoz, elkarteetako kideek ohar baten bidez azaldu zutenez.

Hala, bertsolaritzaren hedapen zabala egitea du helburu proiektu honek, sorkuntza zein informazioaren alorrean, zuzenean zein diferituan. Bertsolariei buruzko informazioa, bideoak, agenda eta albisteak eskaintzen ditu www.bertsoa.com webgune berriak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo