DONOSTIA
Zinemaldiak interakzioa sustatu du 2.0 webgune berrian
Internautekin komunikazioa azkartu eta arintzeko asmoz, Donostiako Zinemaldiak hobetu egin du bere 2.0 webgunea. Facebooken bidez pelikulen gaineko albisteak, programazioaren aurrerapena eta 59. edizioarekin lotutako bertze hainbat berri helaraziko ditu. Twitterren ere zabalduko dute informazioa, eta Flickr-en argazkirik onenak erakutsiko dituzte egunero. Bi blog berri prestatu dituzte: bat Jose Luis Rebordinosek idatzia; bertzea, Hautaketa Batzordeko Quim Casasek, Roberto Cuetok eta Jose Angel Herrero-Velardek.