GARA > Idatzia > Kultura

BUNOS AIRES-NYON

Mercedes Alvarez nafarrak film berria aurkeztuko du

«Mercado de futuros», Mercedes Alvarez zinemagile nafarraren film berria, BAFICI zinema independentearen jaialdiaren sail ofizialean lehiatuko da, Buenos Airesen, baita Nyongo Visions du Réel-en ere, Suitzan. Higiezinen merkatuaren sukarra, finantza-inbertsioen brokerrak, arrakastaren aparretan dabiltzan guruak eta predikatzaileak ageri dira Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako film honetan. Elementu horiek guztiak mundu berriaren ezaugarritzat hartzen ahal dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo