GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Madrilgo Kongresua, tartean UPN eta EAJ, hipokrisiaren eta harrapakeriaren alde agertu da

Hnazioarteko komunitatea delakoaren hamaikagarren hipokrisia erakustaldiak Madrilgo Kongresuko talde gehienen babesa jaso zuen atzo, Rodriguez Zapatero espainiar gobernuburuaren eskaeraren alde bozkatu zuten eta. Gerrak sorrarazten dituen zalantzak -sarraski bat beste sarraski batez eragotzi behar da? Zergatik Libian bai eta beste hamaika lekutan ez? Nolatan agertzen da deabruaren pare herenegun arte aliatua zena?- NBEren ebazpen batek uxatzen ditu. Horixe dute argudio nagusi; helduleku erosoa, nolanahi ere, Afganistango gerrari ekin ziotenean bezala eta Irakeko gerra piztu zutenean ez bezala, bi inbasioon ondorioak bertsuak izan ziren arren. Gerraren helburua Libiako herritar zibilak babestea omen da, orain arteko beste hainbat esku-hartzerena bezala, «alboko kalteak» txarrik onena direla jakinda. Atzo Kongresu espainoleko talde gehienek ez zuten zalantzarik egin eta gerraren alde agertu ziren, UPN eta EAJ barne. Hartara, giza eskubideen defentsa esaten dutenean interes ekonomiko eta geopolitikoez ari direla berretsi zuten. Eta hipokrisiak eta harrapakeria horiek Nafarroako eta EAEko alderdi horien abala du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo