GARA > Idatzia > Kultura

17. Korrikak Euskaltzaindia omenduko du ostiralean Kursaaleko kubo txikian

p040_f02_88x108.jpg

A.E. | DONOSTIA

Euskaltzaindiak egindako lan eskerga omendu nahi dute Korrikak eta AEK-k datorren ostiralean Kursaaleko kubo txikian 19.00etan egingo den ekitaldian. Korrika Kulturalaren azken hitzordutzat har daitekeen honetan Mondragon Unibertsitateko hiru ikaslek Euskaltzaindiaren inguruan egin duten dokumentala estreinatuko da. Eta guzti honen abiapuntua, apirilaren 7an eta «Maitatu, ikusi, ari eta zaindu» lelopean Trebiñutik abiatuko den 17. Korrika

«Zenbait gazte ausart» dokumentala Iker Ugaldek, Ekaitz Herrerak eta Alexander Silvak sinatzen dute. Euskaltzaindiaren lehen pausoak, helduen euskaldun- tzearen sorrera eta euskararen gaur egungo egoerari buruzko hainbat testigantza jaso dituzte lan honetan, Jean Haritschelar, Jose Luis Lizundia edo Miren Azkaraterena kasu. Filmak euskaldun askorentzat hain ezaguna ez den historia kontatzen du.