BRUSELA
Bielorrusiak neurriak hartu ditu EBren eta AEBen kontra
Pasa den urtarrilean Europar Batasunak eta Ameriketako Estatu Batuek Bielorrusiaren aurka hartutako ebazpenei erantzunez, Minskeko gobernuak haien kontra neurri murriztaileak hartu dituela jakinarazi zuen atzo. Besteak beste, herrialdean sartzeko debekua ezarri die hemeretzi lagunei, baita hainbat finantza murriztapen ere.