Berezkoak
Arrangoitzen erabakiko da finalerdietarako azkeneko txartela
Jon LEUNDA
Arrangoitzen, gaur 20.00etatik aurrera jokatuko den neurketaren ostean jakingo da finalerdietarako zein biko sailkatuko den. Ibarrola eta Janots Intxausperen eta Ezkurra II.aren aurka neurtuko dira.
Ibarrolak eta Janotsek dute aukera gehien, izan ere, 30 puntu eginda seguru sailkatuko baitira. Partida bat jokatu dute eta hura irabazi egin zuten. Intxauspek eta Ezkurra gazteak, berriz, partida bat jokatu eta galdu egin zuten, eta 25 kintze bakarrik eginda.
Hirugarren bikoa Ezkurra I.ak eta Etxetok osatzen dute, baina haiek amaituta dute ibilbidea ligaxka honetan, partida bat irabazi eta bestea galduta, eta gaurko neurketari begira egongo dira. Sailkatzen ez denak final-laurdenak jokatuko ditu.