GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bi urteko zigorra osorik beteta, aske geratu da Zigor Goikoetxea

GARA | DONOSTIA

Zigor Goikoetxea algortarra atzo irten zen Topaseko (Salamanca) espetxetik bi urteko zigorra osorik beteta. 2008ko abuztuan atxilotu zuten PPko zinegotzi Marisa Arruek jarritako salaketagatik, eta 11 hilabete espetxean eman ostean aske geratu zen, bere herrian bizitzeko debekuarekin. Auzitegi Gorenak bi urteko zigorra berretsi ondoren iaz berriro sartu zen espetxean zigorra betetzera. Tarte horretan Falange y Tradición taldekoak Goikoetxearen gurasoen baserria erretzen saiatu ziren eta «Zigor asesino», «Viva España terrorista» eta «Estás muerto» gisako mezuak utzi zizkioten; egunotan epaitzen ari diren Arkaitz Goikoetxearen anaia da Zigor. Erasoak eraso, Getxoko Udalak persona non grata izendatu zuen presoa.

Atzo, Algortan, dozenaka lagunek egin zioten harrera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo