GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Hendaiako Gure Ikastola, sorrera xume eta bilakaera ikusgarriko berrogei urte betetzear

Hendaiako ikastolak, Gure Ikastolak, berrogei urte beteko ditu aurten. Oztopoz beteriko urteak, garai batean jazarpena eta bazterkeria ere jasanik. Hasieran, 1971ean, bost ikasleko gela bat izan zena, hainbat urtetan leku batetik bestera aldatzen ibili ondoren, 1994an gaur egun dagoen eraikinera aldatu zen. Urte hartan nabarmen emendatu zen ikasle kopurua, eta askoz gehiago hurrengo urteetan, gaur egun 226 izateraino eta, hartara, orain dela 17 urte hain handia iruditu zitzaien eraikina txiki geratzeraino. Gogobetetasuna sentitzeko moduko ibilbidea da Hendaiako ikastolarena: sorrera xume baina txalogarria eta bilakaera ikusgarria. Berrogei urte iraganik, bilana egiteko tenorea heldu da, eta egindako lanaren fruitua begi-bistan da. Cahen Leon etxeko gela hark Ipar Euskal Herriko ikastolarik handiena da egun. Laino guztien azpitik eta sasi guztien gainetik. Edo, hobeki esateko, egindako lan horri esker: guraso, langile eta irakasleen lan handiari esker, hain zuzen. Zorionak eta zorte on, beraz, Gure Ikastolari, Amets Arzallus ikasle ohiaren hitzetan, «gure Herrimina izaten ikasteko Euskaraz egina» denari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo