GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Urrezko lehiaketa Lehen fasea

Zegamak emango dio irteera aurtengo buruz buruko txapelketa jendetsuari

J.L.

Zegamak emango dio irteera aurtengo Buruz Buruko Txapelketari. Lehen fase honetan adin guztietako aizkolariak arituko dira, baina gero mailak ere banatuko dira, nagusiaz gain, 23 urtez azpikoak, eta 18 urtez azpikoak ere izango baitira.

Hamaika aizkolari neurtuko dira gaur Zegamako pilotalekuan 19.30etik aurrera. Bertan hamaika aizkolari neurtuko dira. Esnaola, Elorriaga, Urteaga, Oregi, Lekue, Garita, Irazabal, Eraso, Beltza, Erdozia eta Kintana arituko dira.

Bihar, berriz, 12.30etik aurrera, beste hamaika aizkolari lehiatuko dira, eta honako hauek dira: Larrañaga, Mugertza II.a, Belauntzaran, Irazu, Eneko Otaño, Utxu, Intxausti, Riaño, Goñi, Rodriguez eta Kortxero. Riañok arazoak ditu, eta azkenean parte hartzeko moduan ez baldin badago, Zabaletak ordezkatuko du.

Bi saioetan aizkolariak lau multzotan banatuta arituko dira. Enbor bat mozten bata besteren aurka lehiatuko dira, eta bi galtzen dituena kanpoan geratuko da. Hala, kanporatuz joango dira, amaieran bi geratu arte, eta haiek lortuko dute hurrengo fasera sailkatzeko txartela. Lehen fase honetan beste bi saio jokatuko dira era honetara.

Gero, beste bi fase ere jokatuko dira, final-laurdenetarako ligaxkara heldu bitarte. Han sei aizkolari izango dira multzo bakoitzean, eta bakoitzeko bi onenak finalerdietan sartuko dira. Gero, bi onenek ekainean jokatuko dute finala, Azpeitian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo