Tras el fallo del Tribunal Supremo
Ezker abertzalearen hitzetan, «Euskal Herria eta estatuak gero eta urrunago daude»
Ana ABARIZKETA | DONOSTIA
Ezker abertzaleak Euskal Herriaren eta estatuen arteko urruntasuna gero eta handiagoa dela esan zuten atzo, Marian Beitialarragoitia, Aitor Bezares, Niko Moreno eta Miren Legorburuk eskainitako prentsaurrekoan. Hernaniko alkatearen esanetan, Euskal Herrian gehiengo sozial eta politik0 batek ezker abertzalearen legeztapena eskatzen du, eta «olatu bat bada jada legalizazioaren alde».
Era berean, Euskal Herrian egoera demokratiko berri bat sortu nahi duten herritar guztiei, gaur, Bilboko manifestazioan parte hartzera dei egin zien. «Estatua mugiaraztera behartu behar dugu, eta ezinbestekoa da herritarren mobilizazioa».
Sorturen gaineko epaiaren edukia jakin aurretik egin zuten agerraldia. Arratsaldean, ezker abertzaleak honen inguruko balorazioa gehitu zuen. Hasteko, Gorenean gertatutako zatiketak «aurrekaririk ez duela» nabarmendu zuen, eta horrek «sostengaezina eta eskandalagarria bihurtzen du milaka herritarren eskubideak urratzeko erabakia», ondorioztatu zuen.
Ilegalizazioa, «galtzaile»
Ezker abertzalearen iritziz, «ilegalizazioaren apustua galtzaile suertatzen ari da, bai eremu politikoan bai eta juridikoan ere». Areago, «Estatu espainiarra norabidea galduta agertzen ari da», aipatu du: «Honek argi erakusten du izugarrizko beldurra diola eztabaida politikoari eta gure herrian zabaldu den eszenatoki berriari, eta ondorioz, arduragabe ari da, geldiezina den konponbide prozesuaren aurrean denbora irabazi nahian».
Goizeko prentsaurrekora itzuliz, nahiz eta Euskal Herrian demokrazia eraikitzea nahi dutenek gehiengoa osatu, alderdi batzuetako zuzendaritzek, EAJkoak eta PSOEkoak bereziki, «egoera politiko berrian posizio politikoa finkatzeko zailtasunak» dituztela adierazi zuen Beitialarrangoitiak. Zailtasun horrek, eta hauteskundeen hurbiltasunak «diskurtso kontraesankorrak» erabiltzea ekarri duela erantsi zuen.
Joseba Egibarrek gaurko nazio manifestazioan parte hartzeari uko egin izanaz ere hitz egin zuten, «alderdikeria zantartzat» joaz erabakia; Alderdien Legearen aurrean, herri gisa jokatu beharrean, «interes alderdikoiak lehenetsi» dituztela egotzi zien EAJkoei. «Ez daukagu zalantzarik, jakin badakigu, PNVren zuzendaritzak ez duela bere eskuetan dagoen guztia egiten ezker abertzaleak hauteskundeetan parte har dezan. Badakigu PNVko zuzendaritzak ezker abertzaleari beldur izugarria diola». Horren aurrean, batetik, «lasaitasuna» eta, bestetik, «herri interesak lehenetsi ditzala» eskatu zion EAJri.
Bestalde, eta Patxi Lopezi dagokionez, «jada ez dakiela zer esan» eta «ezker abertzalea ematen ari den urratsei ezin aurre hartu, eta beraz, diskurtsoaren ahuldadea baino ez dela ageri» gaineratu zuten. Horretaz gain, ireki den konponbide aroaren harira, hauteskunde interesen gainetik egoteko eskatu zien alderdietako buruzagiei.
Hauteskunde aurreko asteetan sartuta Euskal Herrian agertoki berri bat eraikitzeko aukeran sakontzeko deialdia egin zien ezker abertzaleak Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozialei. Ezker abertzalearen legeztapena funtsezkotzat jo zuten agertoki berri baten eraikuntzan, eskubide zibil eta politiko guztien aitortzan, bakearen eraikuntzan eta askatasuna lortzeko bidean.
PP eta PSOE, «patetikoak»
Estatu espainolak konponbiderako aukera guztiak itxirik eduki nahi dituela salatu zuten, eta ezker abertzalea ez legeztatzeko saiakerak horri erantzuten diola: «Legeztapena konponbidea eraikitzeko funtsezko osagai dela esaten dugunean zera esan nahi dugu, herri honetan konponbidea, eskubide guztien aitortzatik abiatu behar dela. Eztabaida politikoa mugatu nahi da, ezker abertzalea legez kanpo mantenduz herri honetan».
Horrela, aurreko negoziazio prozesuaren harira egunotan Madrilen sortutako liskarrak «patetikoak» direla azaldu zuten. «Euskal Herritik ez dugu erantzukizun falta horrekin aritzea ulertzen eta ezker abertzaleari arrotza egiten zaio politika egiteko modu fribolo eta interesatu hori».
Gai honen inguruan ondorioztatu zuten, gaur egun ETAren desegitearen inguruko diskurtsoa garatzen duten berberek negoziazio prozesu bati ekiteko heldutasun eta ardura politiko nahikoa izan zutela beste garai batean. «Espainiako gobernu guztien agendan izan da hori», ekarri zuten gogora.
Larritzat jo zuen Beitialarrangoitiak PSOEk eta PPk ETArekin izandako elkarrizketak erabiltzeko modua, «euren arteko arma gisa eta beti ikuspegi elektoral batetik. Madrilek eta Parisek ez dute egiaztatze prozesuan parte hartu nahi. ETAren su-etena egiaztatzeak beraz, Madrili ispilura begiratzea ekarriko lioke». Honen harira, Estatuek ekinbide politiko eta demokratikoei aurre egiteko biolentzia erabiltzeko aukera eskura nahi dutela salatu zuten. Eskaintza politikorik ez dutelako eta galtzaile direlako eztabaida politikoan.
Euskal Herriko hainbat eragile erantzukizunez eta maila ematen erantzuten ari direla ere adierazi zuten, eta «txalogarria» dela nazioartetik lortzen ari den arreta eta inplikazioa. Azken adibidea, Herrialde Katalanetatik iritsitakoa.
En relación a la sentencia sobre Sortu, la defensa presentó ayer una queja por la filtración aparecida el jueves en ``El Mundo'', más de un día antes, por tanto, de que se produjera la notificación oficial a las partes ayer a las 13.00.
Los abogados vascos subrayan que «es evidente» que la difusión del auto «solamente pudo provenir del interior del propio tribunal», en el que como es sabido había dieciséis magistrados, con el máximo responsable del Tribunal Supremo, Carlos Dívar, a la cabeza.
Para ello aportan varias pruebas. En elmundo.es aparecieron reproducidas anteayer las páginas 79 a 101 del auto todavía no notificado. Se constata que el documento estaba encuadernado, «pues en su margen izquierdo y derecho aparece la señal de las anillas». Y en determinadas páginas se observaba la presencia de un post-it «de color rojo-granate».
En la queja se adjunta también la opinión expresada por el también juez del Supremo Joaquín Giménez, que indicaba ayer en ``El Diario Vasco'' que «estas filtraciones, que proceden del interior del propio tribunal, son inadmisibles (...) Es un problema muy serio y habrá que hacer una reflexión muy severa de autocrítica». Para la defensa, sólo razones políticas explican esa filtración que considera «de extraordinaria gravedad». GARA
La manifestación convocada hoy en Bilbo (17.30, La Casilla) por los grupos de Gernika en favor de la legalización contará también con la presencia de Lokarri y de Araba Bai, nuevo partido surgido de una escisión de Aralar. Por contra, no estarán ni el PNV ni Ezker Batua, que afirman que se trata de una movilización de otra opción electoral distinta a la suya y que por tanto no es conveniente apoyar. La movilización sucede al fallo del Supremo y a la marcha del 18 de febrero.
El Tribunal Constitucional tiene la palabra ahora sobre el caso de Sortu, pero antes de presentar el recurso de amparo ante esta instancia la defensa del partido tendrá que cumplimentar un último trámite preceptivo ante el Tribunal Supremo,. Esto hace que técnicamente se pueda dar ya por casi imposible que el partido de la izquierda abertzale sea legalizado antes del 18 de abril, fecha tope para poder entrar en las urnas el 22-M.
Fuentes jurídicas citadas por la agencia Efe advirtieron ayer de que la modificacion del artículo 241 de la LOPJ llevada a cabo en 2007 «amplía el objeto del incidente de nulidad de actuaciones ante el propio tribunal que dictó la resolución, como vía previa al amparo constitucional, a las vulneraciones de derechos fundamentales reconocidos en el artículo 53.2 de la CE», y que se trata por tanto de un trámite que debe aplicarse al caso de Sortu.
La defensa del nuevo partido de la izquierda abertzale debera presentar por tanto ese incidente de nulidad ante el Supremo antes de poder acudir hasta el Constitucional.
Una vez que se lleve a cabo ese trámite final ante el Supremo, los abogados vascos dispondrán de un plazo de un mes para presentar el recurso de amparo ante el máximo tribunal español, una instancia que en principio resulta más garantista y cuya composición es considerada como más progresista que la de la Sala del 61 del Supremo. En 2009 dio luz verde a la opción electoral de Iniciativa Internacionalista, que había sido prohibida antes por el Supremo.
En este asunto concreto de Sortu, el máximo tribunal español no dispone de plazo tope para decidir, por lo que la deliberación sobre el nuevo partido podría ser rápida o bien demorarse en el tiempo.