EKIMENA
Zinema Euskaraz programak film daniar bat eramango du zinemetara
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzaturiko Zinema Euskaraz programak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) zinema-aretoetan estreinatzen diren pelikulak euskaraz ematen jarraitzen du, eta atzotik, aurtengo atzerriko film onenaren Oscar saria jaso duen «Mundu hobe batean» pelikula daniarraren txanda da. Filma EAEko hiru hiriburuetan izango da ikusgai gaurtik apirilaren 7ra arte, bi egunak barne, hain zuzen, Bilboko Alondegiko Golem zinema-aretoetan, Donostiako Trueban eta Gasteizko Floridan.