GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Nahi baduzu, euskaraz», zerbitzu arloan sustatzeko kanpaina

GARA |

GEU elkarteak «Nahi baduzu euskaraz» kanpaina aurkeztu zuen atzo Gasteizen, ostalaritzan eta merkataritzan euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin.

Egitasmoaren funtsa euskaraz jarduteko gai diren langileen artean intsignia bat banatzea izango dela iragarri zuten, modu horretan euskaldunei euskaraz egiteko aukera erraztu ahal izateko. Dagoeneko, intsigniak eskuragarri daude GEU elkarteko egoitzan (Pedro Asua, 2), Arabako Aldundiko Euskara Zerbitzuan, Gasteizko Udalaren Euskara Zerbitzuan, Judimendi Gizarte Etxean eta Parral tabernan.

Ainhoa Arriaga GEUko koordinatzaileak azaldu zuenez, «Gasteizko ostalaritzan eta merkataritzan lanean ari diren langileen %25 euskaldunak diren arren, bezeroekiko komunikazioan euskararen batez besteko erabilera %5,2ekoa baino ez da».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo