GARA > Idatzia > Euskal Herria

Autogestioa eta parte-hartzea bultzatuz, Matxinsalto Eguna egingo dute Soraluzen

p021_f02_147x112.jpg

GARA |

«Etxe orratzeko bulego zuriak zikintzera gatoz, zibismoz mozorrotutako kaleak berreskuratzera, oihukatzera eta mugiaraztera; zuzentasunean eta hipokrisian oinarritutako harreman eredu hierarkizatuak zirikatzera». Horrela aurkeztu zuten atzo prentsaurrekoan, hilaren 22rako iragarri duten Matxinsalto Eguna, Debabarreneko Soraluze herrian izango dena.

Antolatu duten egun osoko egitarauaren hitz gakoak honakoak dira: parte-hartzea, autogestioa eta koherentzia. Goizean hainbat tailer egin, eta arratsaldean ikusgai jarriko dituzte bakoitzean landutako edukiak.

700 lagunentzako herri bazkaria ere egingo dute, gazte talde batek egunean bertan prestatuko duena, inguruko nekazariek ekarritako garaiko produktuekin. Arratsaldean, jarduera ugari aukeran, hala nola dantza afrikarren ikastaroa, kontzertuak, bideo eta irudi sorkuntzaz osatutako erakusketa. Bere lana ikusgai jarri nahi duenak aukera izango du horretarako -matxinsalto@gmail.com helbidera idatzi-. Kale animazioa, erromeria, bertso-hop emanaldia, rokodromoa eta zirkua ere prestatu dituzte antolatzaileek eta sorpresak ere izango direla iragarri dute.

Egun handiaren zain, iraultzari ekiteko asmoz «matxinadara salto» egingo dutela aldarrikatu zuten atzo gazteek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo