GARA > Idatzia > Kirolak> Surf

Jay Moriarity olatu handietako txapelketak babeslea galdu du

p046_f04_97x96.jpg


H.L.A | Kalifornia

Munduko olatu handien zirkuitua (Big Wave World Champion) bost lekuk osatzen dute, eta horietako bat da Maverick's.

Txapelketa ospetsu honek 2001ean Maldiva uharteetan hil zen olatu handietako surflariaren izena izan du hasiera-hasieratik: Jay Moriarity.

Aurten eztabaida sortu da, zeren sendiak Moriarityren izena marka izenekin ez lotzeko eskatu du. Eztabaidaren ondorioz, txapelketak babesle nagusia galdu du, baina Jay Moriarity izena izaten jarraituko du.

Modu honetan, olatu handien zirkuituko babeslerik gabeko bigarren lehiaketa bilakatu da Kaliforniakoa, izan ere Todos Santosen (Mexiko) egiten den txapelketak ere ez baitu babesle ofizialik.

Aurtengoan, olatuek behar adinako altuera lortzen badute, txapelketa nola edo hala egingo dutela ziurtatzen dute antolatzaileek, eta gainera inoiz baino gogo gehiagoz lan egingo dutela ere gaineratu dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo