Datorren 2012ko Maskaradak Gamere-Zihigako herritik abiatuko dira
2012ko Maskaradak Gamere-Zihigatik abiatuko dira. 30 bat gazte bildu dira eta oraindik ere kargu zatiketa eta mustraken egitaraua ez badituzte finkatu ere, janeko dantzak prestatzen hasiak dira Alain Coyos-en laguntzarekin. Hamar urte iragan dira Gamere-Zihigak azken Maskarada antolatu zuenetik. Nonbait, herriko gazteek ikuskizun horren giroa sentitu nahi zuten berriz ere eta bilera batzuk egin zituzten ideaz mintzatzeko. Oraindik ez dakite zein herritan izango dituzten emanaldiak, baina hamar izango direla baieztatu zuten.