Buruz Buruko Txapelketa
Aurrekari bakarra, baina biek ondo gogoan dutena
Iazko lau eta erdiko final-laurdenetan baino ez dute elkarren aurka jokatu 22-19 irabazteko ikaragarri sufritu zuen Oinatz Bengoetxeak eta izar handiei lanak emateko gai zela sinesten hasi zen Aritz Lasak.
Jon ORMAZABAL I
Aritz Lasak 2009ko urtarrilean Asperekin debuta egin zuenetik, behin bakarrik jokatu du igandean aurkari izango duen Oinatz Bengoetxearen aurka. Lau eta erdiko txapelketa nagusiaren barruan izan zen, 2009ko urriaren 24an Labriten, orain bezala, final-laurdenetan, eta orain bezala, aurreko kanporaketan, Iker Arretxeri irabazi ostean. Aurrekari bakarra du beraz igande honetako Astelenako partidak, baina bi pilotariek ondo gogoan dutena. Irabazleak, leitzarrak, oraindik buruan ondo gordeta dauka ezezagun baten aurka faborito izatearen presioa gainditu eta 22ra iristea kosta zitzaiona, eta galtzaile irten arren, urretxuarrak orduan sinetsi zuen benetan pilotako izar handiei lanak emateko moduan egon daitekeela.
«Arantza txiki bat geratu zitzaidan. Orduan ere horrela joan nintzen, galtzekorik ezer ez nuela eta irabazteko asko. Partida ez nuen oso ondo hasi -10-4 galtzen hasi zen- baina nerbioak alde batera utzi eta oso partida ona jokatu nuen. Bera larritzea lortu nuen eta azkenean partida atera ahal izan zuen arren, ondo jokatuta gustura geratu nintzen eta igande honetan halako maila ematen badugu, gustura», gogoratu zuen atzo Eibarren Aspeko aurrelariak.
Oinatz Bengoetxeak eta Asier Garcia bere botileroak ere ondo gogoan dute, bideratuta izan ondoren, galtzeko zorian izan ziren partida hura. Bederatzi tanto jarraian egin eta gero, urretxuarra aurretik jarri zen 12-14, baita 17-18 ere, eta polemikarik ere izan zuen partida amaiera estu batean, nafarrak 22-19 irabazi zuen, Labriten bildu ziren bataren eta bestearen zaleen oihu eta txalo artean.
«Aritz Lasa oso pilotari ona da, azken urteetan erakutsi du, eta errespetu handia diot. Badakit gauzak ondo egiten ez baditut galdu egingo dudala. Iazkoa oso gogorra izan zen, bera oso pilotari ausarta da, eta ondo dakit oso zaila izango dela», azaldu zuen leitzarrak.
Bi dozena sotamano
Hala ere, Aritz Lasak ez du uste erreferentziek gehiegirako balio dutenik, beste partida bat delako eta bientzat beste momentu bat delako, nahiz eta biek oso ondo sentitzen direla esan zuten atzoko aukeraketan.
Aldeak alde, eta distantziak distantzia -Bengoetxea VI.a txapeldun izan zen 2008an eta iazko Mastersa ere irabazi zuen- estilo antzekoa duten bi pilotari izango dira aurrez aurre igandean pilotaren katedralean; bi aurrelari langile eta borrokalari, defentsa onekoak, airez asko jokatzen dutenak eta sotamanoan arma eraginkor bat dutenak.
Horiek horrela, partida bizia eta azkarra espero dute iganderako -materiala ere hala aukeratu zuten, hiru pilota azpitik ibiltzen diren fuerte horietakoak eta bote gehiagoko beste bat- eta Oinatz Bengoetxeak aurreratu zuenez, bi dozenatik gora sotamano ere ikusi ahal izango omen dira. «Ziur biok horrela jokatuko duguna; biok ere, atzera korrika egitea baino aurrera gusturago egiten dugu. Tanto gogorrak asko izango dira eta partida ere oso gogorra izango da», aurreikusi zuen Asegarceko aurrelariak.
Tras escuchar los últimos días las dudas de Aimar Olaizola y las preocupantes sensaciones de Juan Martínez de Irujo, al que no termina de curársele su zurda, Oinatz Bengoetxea es el primer aspirante al título que se ha mostrado realmente satisfecho con el nivel alcanzado en los entrenamientos previos a su debut en el campeonato.
El delantero de Leitza entiende que, tras su eliminación en el Parejas antes de la liguilla de semifinales, ha tenido tiempo para preparar el campeonato en toda la cancha y se mostró satisfecho de sus sensaciones en los entrenamientos, algo que quiere demostrar vestido de blanco. Reconoció estar algo más delgado, pero sin haber hecho nada especial. J.O.