LEHIAKETA
46. Durangoko Azokaren irudia aukeratzeko lehiaketa
Gerediaga Elkarteak 46. Durangoko Azokaren irudia aukeratzeko lehiaketa antolatu du eta aurten, partaideei azokaren irudia diseinatzeko eskatuko zaie, eta horrekin batera, lehiaketara bidalitako irudiak azokaren kartel nagusi modura izango duen garapena aurkeztu beharko dute. Irabazleak 1.300 euroko saria eskuratuko du. Lanak aurkezteko epea uztailaren 15ean amaituko da. Oinarriak, www.gerediaga.com.