GARA > Idatzia > Kirolak> Surf

Aurtengo Rip Curl Search txapelketa Kalifornian egingo da

p054_f04_97x96.jpg

H.L.A.

2005ean Reunion uharteetan egin zuten lehen Rip Curl Search txapelketa. Ordutik, Mexiko, Txile, Indonesia, Portugal eta Puerto Rico izan dira txapelketa berezi hau egiteko aukeratutako agertokiak.

Urtero, lekuz aldatzen den WCT zirkuituko txapelketa bakarra da. Iazkoa Kelly Slaterrek irabazi zuen, Puerto Ricon eta txapelketa irabazita munduko titulua ere irabazi zuen. Gainera, hamargarren aldiz lortu zuen WCT titulua.

Aurtengo txapelketa egiteko aukeratutako lekua isilpean gorde dute orain arte, baina ezin izan dute luzaz ezkutatu tokiaren izena, parte hartzaileek bidaia antolatzeko gutxieneko denbora behar baitute.

Kalifornia hegoaldeko kostaldea aukeratu dute, ur hotzak, marrazoak eta itsaski iraunkorrak dituen lekua, Ocean Beach, San Frantzisko inguruan, hain zuzen.

WCT zirkuituko hamaika probetako hamargarrena izango da eta azaroko lehen astean egingo dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo