GARA > Idatzia > Kultura

Hegaldun piano batekin irudikatu du Esther Ferrerek Hamabostaldia

Atzealde urdin baten gainean kokatutako hegaldun piano bat izango da Donostiako 72. Musika Hamabostaldiaren irudia. Esther Ferrer artista donostiarrak sortu duen kartel honek aurtengo Hamabostaldiaren ildo nagusiari erantzuten dio; izan ere, aurten Franz Liszt musikagilea izango da protagonista nagusia, hungariar eskolari eskaini baitiote egitarauaren zati bat. Abuztuaren 7tik 31ra bitartean izango da Musika Hamabostaldia.

p040_f01_148x120.jpg

M. LARRINAGA | DONOSTIA

Esther Ferrer (Donostia, 1937) performance arloan aitzindarietako bat da. Ikuskizun kontzeptual eta erradikalengatik ezaguna den ZAJ kolektiboan aritutakoa. Betidanik izan du musika munduarekin lotura estua, bere senarra musikagilea da gainera, eta ondorioz, mundu horri buruzko ideia mordoa paperean irudikatu izan ditu berez, plazer hutsagatik. Horietako batean du oinarria Donostiako Musika Hamabostaldirako egin berri duen irudiak. «Hegaldun piano bat izan behar zela erabaki genuen Patrick Alfayak eta biok, eta eginda nituen lanen arteko bat hautatu genuen horren gainean bariazio bat egiteko», azaldu zuen atzo egin zen irudiaren aurkezpen ekitaldian Ferrerek.

«Betidanik izan dut buruan musika tresnetatik ateratzen diren soinuen irudia, airera jaurtiak bailiran, batez ere perkusiozkoak diren tresnetan. Proiekzio handia dute espazioan. Eta pianoa perkusio tresna bat da, sarritan ahantzi egiten badugu ere», azaldu zuen artista donostiarrak.

«Itsasoa edo zeru urdina zeharkatzen duen piano hegaldun baten ideia atsegin dut, bere hegoen mugimenduarekin notak ereiten doan pianoarena, alegia», azaldu zuen. Gainera, orain 30 urte inguru bildumazale italiar batentzat gauzatu zuen proiektu batean oinarritu du irudia. Obra hori hegaldun piano bat izan zen, bere teklak jotzean hegal horiek mugitu egiten zituena.

Donostia eta Liszt lotuz

Irudiaren atzealdean ikus daitekeen kolore urdinarekin Donostiak itsasoarekin duen lotura zuzena transmititu nahi izan du Ferrerek. Hegal horiek elkarren artean lotzen dituzten marra berdeekin aldiz, Gipuzkoako hiriburua inguratzen dituzten mendi eta zelaiak ekarri nahi izan ditu gogora Parisen bizi den artistak donostiarrak.

Gainera, aurtengo Hamabostaldiak beste hainbat konpositoreren artean Franz Liszt omenduko duela kontuan hartuta, arrazoizkoa iruditu zitzaion Ferrerri piano batekin lotutako gai bat bilatzea. «Ederki igarri du irudiaren bidez 72. Musika Hamabostaldiaren izaera», esan zuen atzo Patrick Alfayak, Hamabostaldiko zuzendariak.

Franz Liszt hungariarra (1811-1886) musika klasikoko garai erromantikoko konpositore eta pianista izan zen. Alfayak azaldu zuenez, pianorako konposizioan eta instrumentua jotzeko teknikaren alorrean iraultzailea izan zen Liszt. «Hegalak eman zizkion pianoari», esan zuen Hamabostaldiko zuzendariak. Izan ere, garai hartan ez zegoen orkestra gehiegi munduan, eta ezin zuten gaur egun bezala joan-etorrian ibili. Ondorioz, beste konpositoreen partiturak pianoan jo ahal izateko moldatzen zituen Lisztek. Horien artean dago, esaterako, Hector Berliozen Sinfonia Fantastikoa.

Una edición ofrecida a la escuela húngara, Liszt y Bartok

La escuela húngara, con el compositor y pianista Franz Liszt como protagonista esencial, será el principal referente de la que será la 72 edición de la Quincena Musical de Donostia que se celebrará del 7 al 31 de agosto. En ella también se hará un pequeño homenaje a Gustav Mahler, Jesús Guridi y Tomás Luis de Victoria. Las entradas individuales se pondrán a la venta el día 27 de este mes.

Si bien los organizadores todavía no han querido hacer un adelanto más detallado de lo que se ofrecerá este año, sí adelantaron varios de los conciertos que se celebrarán tanto en el Auditorio Kursaal como en el Teatro Victoria Eugenia de la capital donostiarra.

Entre los conciertos programados, Donostia acogerá a la Filarmónica de Rotterdam, la Sinfónica de Frankfurt, la Orchestra of the Age of Enlightenment, la Sinfónica de Radio Colonia y la Budapest Festival Orchestra.

La obra «El barbero de Sevilla», de Rossini, inaugurará la Quincena en el Auditorio Kursaal el próximo 8 de agosto, con la Orquesta Sinfónica de Euskadi. Contará en el reparto con José Manuel Zapata, Manuela Custer, Lorenzo Ragazzo, Andrew Shore, Pietro Spagnoli y Marta Urbieta, entre otros.

Los días 12 y 13, la Orquesta Filarmónica de Rotterdam interpretará a Ravel, Liszt y Bartók en el primer programa y, en el segundo, la Sinfonía número 3 de Gustav Mahler junto al Orféon Donostiarra.

La Sinfónica de Frankfurt actuará el día 17, y la Orchestra of the Age of Enlightenment interpretará el 23 de agosto la Sinfonía «Fausto», de Liszt.

La Orquesta Sinfónica de Radio Colonia-WDR estará en Donostia los días 27, 28 y 29. A «La danza macabra» de Liszt , y la Sinfonía número 9 de Mahler, le seguirá la ópera de Bartók «El castillo de Barbazul».

En el Teatro Victoria Eugenia, el 9 de agosto, el pianista Nikolai Lugansky ofrecerá un repertorio formado por obras de Frèdèric Chopin y Liszt. Al día siguiente, el Cuarteto Casals interpretará a Luigi Boccherini, Bèla Bartók y Beethoven.

El día 16, el barítono Florian Böesch interpretará obras de Mahler o Schumann entre otros y el tenor Lawrence Brownlee, el 28 de agosto, ofrecerá un repertorio en los que se pueden destacar a Liszt o Verdi.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo