HAUTESKUNDEAK EUSKAL HERRIAN
Barcinaren «probokazioa» salatu du Basaburuak
GARA | AIZAROTZ
UPNko hautagai Yolanda Barcinak Basaburua bailarako Aizarotzen egin zuen hitzordua atzo komunikabideekin, kamera eta mikrofonoen aurrean hitz egiteko. Helburua udalerri honetan «ezker abertzaleak ezartzen duen presioa dela-eta askatasunik ez dagoela» salatzea zen. Eta horrela egin zuen UPNren ekitaldien berri ematen duten kazetari multzo txikiaren aurrean eta horrela eskegi zuen alderdiaren web orrialdean.
Barcinarekin batera, Enrique Mayak, Carlos Garcia Adanerok, Juan Luis Sanchez de Muniainek, Javier Esparzak, Sergio Sayas-ek eta Fermin Alonsok osatzen zuten UPNk Aizarotzera egin zuen espedizioa.
«Hemen, Basaburuan, datozen lau urteotan alkatea eta Udaleko zinegotzi guztiak Bildukoak izango dira. Orain, alkatea eta zinegotzi guztiak ANVkoak dira eta lehen Batasunekoak eta ingurukoak izan ziren», bota zuen Barcinak.
«Basaburuko herritarrek soilik Bildu hautatzeko aukera badute, Nafarroako txoko honetan beste zerrendarik aurkeztea ezinezkoa delako da, ezker abertzaleak ezarri duen presioa eta beldurra dela-eta. Hori da, UPNk zerrendarik ez aurkeztearen arrazoia», gaineratu zuen UPNko hautagaiak, ustezko presio hori azken 40 urteko kontua dela nabarmenduz. Basaburuko egoera Nafarroako beste herri batzuetan ere errepikatzen dela -Goizueta eta Araitz aipatu zituen- esan zuen Barcinak.
Udalaren erantzuna
Baina Basaburuko Udalak azkar erantzun zion Barcinari, mezu hori probokaziotzat joz. «Yolanda Barcina, ustez, askatasuna aldarrikatzera etorri da bailara honetara, non biztanleriaren gehiengo zabal batek, milaka nafarrek bezala, bere eskubide zibil eta politikoak bahituak dituen, non egon diren eta badauden hainbat herritar espainiar Estatuko kartzeletan preso eta urrunduak bere jarduera politikoagatik», nabarmendu zuen.
«Hain zuzen ere, bailara honetan ezker abertzalea da, Basaburuko erabateko gehiengoaren babesa duen sektore sozial eta politikoa izanik ere, askatasun eta demokrazia falta gehien pairatu eta pairatzen jarraitzen duena», gaineratu zuen.
«Yolanda Barcinaren kanpainak nafar jendartearen zati zabal batentzat funtsezko eskubideen urraketa eta askatasun falta ditu oinarri, eta hori onartezina da nafar guztion presidente izan nahi duen inorentzat. Gaurko mezuarekin, Yolanda Barcinak berriro ere agerian utzi du bere izaera eta jarrera antidemokratikoa eta atzerakoia eta bere zilegitasun politiko eta demokratiko eza nafar jendartearen ordezkari gorena izateko», gaineratu zuen Basaburuko Udalak.
Iruñeko alkatea izan den bitartean traba eta oztopo ugari jarri die Barcinak gisa guztiko taldeei kalean jarduerak egin ahal izateko, eta askotan Udaltzaingoaren jazarpena ere pairatu behar izan dute.
Atzo, berriz, Barcinak Aizarozko plazan egin zuen ekitaldia, «nahiz eta plaza hori ez izan hauteskunde ekitaldiak egiteko leku publikoen zerrendan eta gainera, Basaburuko Udalari aldez aurretik jakinarazi ez», azaldu zuen Udalak, jarrera hau «errespetu falta» eta «irregulartasun argitzat» jota.
Biztanleak ere kalean
Barcina mitina ematen ari zen bitartean, aizaroztar talde batek protesta egin zuen eta euren jarrera azaltzeko agiri bat eman zioten UPNko hautagaiari. Paperean arrano beltza eta Euskal Herriko mapa azaltzen zirela ikustean biziki haserretu zen Barcina, eta aizaroztarrei «hemen behar duguna askatasun gehiago da» erantzun zien.
Barcinaren haserreak gora egin zuen komunikabideen aurrean hitz egiten zuen bitartean aizaroztarrek UPNko hautagaiaren mezua oztopatzeko plazan megafonia bidez musika jarri zutenean. Horrez gain, ikurrinak eta Nafarroako banderak erakutsi zituzten.
«ETAren terrorismoari eta bere laguntzaileei sutsuki aurre egiten dion alderdia da UPN. Irmoki arituko naiz ETA eta ingurukoen kontra», bota zuen bitartean Yolanda Barcinak.
Los candidatos del PP de Nafarroa han recorrido estos días todas las localidades de la zona norte del herrialde donde presentan candidaturas. En total, el PP concurre en diez localidades de este área: Etxalar, Doneztebe, Bera, Irurtzun, Lekunberri, Uharte-Arakil, Altsasu, Etxarri-Aranatz y Olazti.
El candidato del PP al Parlamento navarro, Santiago Cervera, estuvo acompañado de la presidenta del Parlamento de Gasteiz, Arantza Quiroga, durante esta visita, en la que mostraron su apoyo a los candidatos que se presentan en Doneztebe (Sergio Achútegui), Etxalar (Eloy Villanueva) y Bera (Eduardo Gutiérrez de Cabiedes).
Quiroga solicitó a los ciudadanos navarros que «miren por el futuro de sus familias y de su tierra» y destacó que el PP «ha dado muestras de saber gobernar, estamos convencidos de que vamos a obtener un buen resultado en Navarra».
Cervera, por su parte, insistió en que, con su presencia en el noroeste de Nafarroa, el PP «marca un compromiso con todos los ciudadanos navarros» y destacó el paro, la congelación de las pensiones y la subida de impuestas como los principales problemas de los navarros.
El candidato del PP confía en obtener «unos buenos resultados con los que convertimos en alternativa y ser capaz de aportar soluciones a todos los vecinos».
En la jornada de ayer, Cervera acudió a la localidad de San Martín de Unx, donde repartió huchas con forma de cerdito y el logotipo del PP, y participó en un encuentro con emprendedores en la UPN. «Para mí, el acto más importante de la campaña», según confesó en su cuenta de Twitter. GARA