GARA > Idatzia > Kultura

OSPAKIZUNA

Orion antzezpen bat prestatu dute aurtengo Balearen Eguna ospatzeko

«Maiatzaren 14. egunean balea harrapatuko dugu Orion, duela 110 urte bezala», adierazi zuen Jon Redondo Orioko alkateak atzo Donostian egin zen aurkezpen ekitaldian. Balearen Eguna, euskal arrantzaleek Kantauri itsasoan arrantzatu zuten azken balearen 110. urteurrena ospatzeko eta arrantzaleek egindako «balentria hura» gogorarazteko antolatzen dute. Hirugarren edizioa izango da aurtengoa. 200 herritar inguruk balea nola arrantzatu zuten irudikatuko dute larunbatean, 11.30ean egingo den antzezpen batekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo