GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

AIZKORA Urrezko Lehiaketa

Finalerdiak finkatzen hasteko tenorea heldu da

A multzoan, bihar Olaztin jokatuko den saioan dena erabakita geratuko da.

p049_f02_97x60.jpg

Jon LEUNDA

Urrezko Aizkoran finalerdiak zehazten hasiko dira. Izan ere, A multzoan jakingo da zeintzuk sailkatuko diren, eta B multzoan ere estreinakoa jakin daiteke. Zeanurin jokatuko da gaur lehen saioa 20.30ean.

B multzoko ligaxkako bigarren saioa jokatuko dute Lopezek eta Atutxak. Nafarra gailentzen bada, sailkatuta geratuko da; Atutxak irabazten badu, azkeneko jardunaldian erabakiko da. Saio berean, 23 urtez azpiko neurketa jokatuko dute Mugertza III.ak eta Ruben Saralegik. 19 urtez azpikoetan Eneko Saralegi eta Zabaleta neurtuko dira.

Bihar, A multzoko azken saioa jokatuko dute Azurmendik eta Olasagastik, 18.30ean Olaztin. Arriarangoak irabazten badu, bera izango da multzoko lehena eta Larretxea bigarrena; biak sailkatuko dira. Olasagastik irabazten badu, denborak begiratu beharko dira. Saio berean, 23 urtez azpikoetan Alkizalete II.a, Erasun eta Rodriguez II.a neurtuko dira nor baino nor.

Bihar, 12.00etan Arrespalditzan, 23 urtez azpikoetan Ohian Larretxea eta Kañamares III.a neurtuko dira. 19 urtez azpikoetan finalerdia jokatuko dute Eneko Otañok eta Vicente II.ak.

Bestetik, Bihurri eta Txikon munduan zehar aizkoran ikusteko aukera izango da. Espedizio berri bat antolatu dute, eta aizkoran arituko dira Austrian, Pakistanen eta Iranen. Beraiek ez dute sosik jasoko, hango jendea laguntzeko asmoarekin eta aizkora erakusteko antolatu baitute ekimena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo