BERRIA. Iñaki Petxarroman 2011/5/12
Lupapeko demokrazia
(...) Zortzi urtean lehen aldiz, ezker abertzalearen hautu politikoa lehian egongo da. Milaka herritarri hautagai izateko eskubidea ukatu bazaie ere, urrats bat egin dugu aurrera. Joan den ostegun gaueko poz kolektiboa sentimendu horren frogarik onena da: aurreratutako apur hori loreek udako ihintza bezala hartu dugu.
Baina Espainiako demokraziaren egoera oso ahula da. 25 urtean espetxean egon arren eskubide guztien jabe den preso ohi batek Bilduren aldeko boza eskatzeak amildegiaren ertzean jar gintzakeela pentsatzeraino iritsi dira -gara- asko. Berriz ere Bildu inpugna zezaketela. Berriz ere amets gaiztoa has zitekeela. PPren presioari eutsi dio oraingoz gobernuak, baina lupa erraldoi baten begiradapean gauden sentimenduari ezin ihes egin, Orwellen Anaia Handia benetakoa balitz bezala. Eta, egoera horretan, adierazpen askatasuna ameskeria da. Argalegia, adibidez, Tasio Erkiziarentzat.