GARA > Idatzia > Kultura

Literaktumek Claude Lanzmann eta Thomas Bidegain ditu gonbidatuak

Donostia. San Telmo museoa, Casares-tomasene kultur etxeak

Donostian egun hauetan egiten ari diren Literaktum zikloa aurrera doa eta aste honetan gonbidatu berriak izango ditu. Bihar adibidez, «Txori Mugariak» ikuskizuna. Bertan, Maialen Lujanbio, Xabier Erkizia eta Stephane Garin arituko dira irratiaren magia beste testuinguru batera eramanaz. Asteartean bestetik, Claude Lanzmann dokumentalgilea izango da San Telmo museoan. 17.00etan «Le rapport Karski» dokumentalaren proiekzioa egingo da, eta 19.30ean «Patagoniako erbia» liburuaren aurkezpena eta solasaldia. Asteazkenean, Casares-Tomasene kultur etxean, «Un prophète» filmaren proiekzioa egingo dute, eta ondoko solasaldi tailerrean eta solasaldian parte hartuko du Thomas Bidegain gidoilariak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo