GARA > Idatzia > Mundua

Etorkinen aurkako orain arteko sarekada zabalena egin dute Mexikon

GARA | Mexiko Hiria

Mexikoko poliziek zama handiko bi kamioitan ezkutatuta zihoazen 513 etorkin aurkitu zituzten herenegun Chiapasko estatuan, Tutxla Gutierrez eta Chiapa de Corzo herriak lotzen dituen errepidean. Lehen ibilgailuan 273 lagun topatu zituzten gordeta, zutik eta inolako jakirik gabe; bigarrenean, berriz, 240 lagun zihoazen. Mexikoko mugatik Ameriketako Estatu Batuetarako bidea hartzeko asmoa zuten paperik gabekoek; Poliziaren iturriek jakinarazi dutenez, etorkinek Guatemala, El Salvador, Honduras, Ekuador, Dominikar Errepublika, Nepal, India eta Japoniako jatorria dute. Atzeman ostean, Prokuradorearen bulegora bideratu zituzten 513 lagunak; deshidratazio zantzuak eta giharretako arazoak dituzte guztiek.

Mexikoren sarekada handiena da orain arte. Euren aberrietara itzultzeko tramiteak segituan hasiko dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo