GARA > Idatzia > Euskal Herria

Hezkuntza Ministerioak azkenean ez du 2012ko CAPES proba kenduko

A.M. |

Azkenean, datorren ikasturtean hizkuntza gutxituak irakasteko CAPES azterketa egingo du Estatu frantsesak. Hezkuntza Ministerioak gibelerat egin du, eta bertan behera utzi du 2012an lehiaketa publiko bidezko lanpostu deialdi hori ez egiteko deliberoa.

Berriak hautsak harrotu zituen eta CAPES diploma kudeatzen duten arduradunek protesta gutuna igorri zioten Hezkuntza Ministerioari.

Hezkuntza publikoan euskara eta gainerako hizkuntza gutxituak irakasteko gaitasuna aitortzen du CAPES lehiaketak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo