GARA > Idatzia > Kultura

Anartz BILBAO Musikazalea

DJ DG

E-mail-ez jaso genuen ekitaldiaren berri, «Rocking Politics» -honela dio (gaztelania hutsez)-: «Martes 17, a las 20.30 en la Sala Azkena Bilbao. Pintxos y vinitos by the face, cervezas a un euraco, `camis' gratis, y buena música». Bilbo sutan jartzen duen disko jartzaile saldoa aipatzen da gero... eta DJ DG.

«¿Que quién es DJ DG? Es un DJ nuevo, digamos que.... especial: tiene unos 50 años, se llama José Luis, vive en Getxo, es socio del Athletic, tiene 3 hijos, y es el Diputado General. En definitiva, que no se ajusta al perfil habitual de DJ bilbaino, así que hay que ir a ver que temas nos pone... sí o sí. Entrada libre ¡Animaros a venir con vuestros amig@s!». Gonbitak ahoa bete hortz utzi gaitu... zorabiatuta. «Denak ez du balio» kantatzen zuen Berri Txarrak-ek, baina... ez zuen Bizkaiko ahaldun nagusia ezagutzen, antza (BTX berriro).

«Jelly Festa» -Jaungoikoa eta Lege Zaharra??- delakoa bideoz ikusi eta auzolotsa ere sentitu dugu, guztiahalduna «somos hijos del rock & roll» esaten entzunda, soinean Stones-en t-shirta eta ondoan Joseina Gaztea duela.

Selector legez, hona DJ DG-ren aukeraketa: «Bienvenidos» (M. Ríos), «Euskal r & r» (Niko Etxart -tumatxa, hi!-), «Sunday Bloody Sunday» (U2), «Back In Black» (AC/DC), «Satisfaction» (Rolling Stones), «Esta es un noche de r & r» (Barricada), «Bang bang...» (Gatibu) eta «Long live r & r» (Rainbow).

Rockandrollaren semeak, baina, ez zuen aita hil, ondo lurperatu; behar duenez. Hertzainak oihuka jarri balitu sikiera: «Esan dudan guztia txorakeria hutsak direla badakit EAJ-PNVk ez du maite rockandrollik; hortaz, benetako rockeroak ez zaitezte fidatu, kontuz ibili. «Hertzainak etortzian danok jarri beharko dugu dantzan, rokanrol batzokian!».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo