GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Jose M. Aspiunza «Irula» Mundaka

Busturialdea bizirik, eta zelan gainera!

Mundakan 2007ko hauteskundeetan EAJk 6 zinegotzi lortu zituen 582 botorekin, eta orain ere 6, baina 756 botorekin. Beste aldetik, EAk 3 zinegotzi lortu zituen 336 botorekin, eta orain ere 3, baina 451 botorekin, eta merezi du zorion handiak ematea Mundakako herritarrei, zeren:

«Sin bolsas opacas de votos por correo, asilos, por ejemplo»... Atso-agureen egoitzetan iluntasuna nagusi. «Sin votantes que llegan, votan y se vuelven a su Bilbo o Getxo»... Udatiarrentzako herria? «Sin poder acceder al censo de inmigrantes con derecho a voto»... «Con 40.000 `contaminados' en Hego Euskal Herria», zenbat Mundakan? Zorionez, euskaldunen apartheida amaitzear dago, web orri boikotatu bat eta guzti. Lana, zuhurtasuna, indarra, berdintasuna... eta baita geure «kanpaina»ko akatsekin, urrezko 451 boto lortu dira. Emaitza orokorrak: Bildu nagusi Busturialdean (Gernika, Forua, Murueta, Busturia, Sukarrieta, Mundaka eta Bermeo) 11.821 boto eta 36 zinegotzi, EAJk 7.899 eta 32 rekin konformatu behar. Aurrera Euskal Herria.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo