GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Rufino Iraola, 2011/5/26, EL DIARIO VASCO

Bilduk jende asko bildu du

Pozik gaude. Ez Bilduk jende asko bildu duelako, baizik eta hauteskundeetan parte hartu ahal izan duelako. Bide batez, zorionak eman beharko dizkiogu, hain emaitza on, on, onak izan dituelako. Hori baino gehiago oraindik: bake-bidean sekulako urratsa delako. Badaramatzagu urte pare bat esanez bakea badatorrela ezarian-ezarian. Nahi duenak nahi duena esango du, baina, guk beti pentsatu izan dugun bezala, Ezker Abertzalearen jarrera determinantea izan da.

Eta iritzi askoren kontra esan behar dut Tribunal Konstituzionalak askoz gehiago egin duela bakearen alde azkeneko berrogeita hamar lagun atxilotu dituen poliziak baino. Sekula ez dugu ukatu polizia beharrezko dela, baina azkenean hitz ere egin beharko dute dagokienek.

Orain Bilduk eta bere garaian Sortuk hartuko du gidaritza, eta hortik aurrera, biolentzia derrigorrez desagerturik, politikaren plazan bakarrik jokatuko dira partidak eta egingo dira apustuak.

(...) Nik `defizita', egotekotan, beste batzuengan ikuste dut. Adibidez, Bildurekin izan ezik beste guztiekin elkartuko direla esaten ari direnengan dakusat demokrazia falta eta intolerantzia. Eta, zeharka bederen, Tribunal Konstituzionalaren erabakia kolokan jartzea da. Sekula ez dut ulertu esaldi kontraesantsu hau: «Akatatzen dugu, baina ez dugu konpartitzen». (...) Bestalde, hirurehun mila boto-emaile urnetatik kanpora utzita, ez dago hitz egiterik sistema demokratikoaz. Benetako demokratak prest egon behar du edozein koloretako gobernua onartzeko, PPtik hasi eta Bildura arteko guztiak. (...)

Tolerantziari dedikatu nahi diot azkeneko paragrafoa. Demokrata izateko, nahitaezkoa da tolerantea izatea. Baina tolerantzia ez da nahastu behar indiferentzia eta pasotismoarekin. Tolerantzia da bestearen presentzia positibotzat hartzea, besteari entzutea eta entzundakoari errespetuz erantzutea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo