N1
Irabazi arren, Aviron Baionakoak ezin izan dio mailari eutsi
J.L. I
Avironek bere lana egin du, baina Gap taldeak ere berdindu egin duenez, lapurtarrek galdu dute N1 Maila. Hala ere, Federazioak iragarri du diru arazoak medio, mailari eutsi dion talde batek ez duela N1-en jarraituko, eta hori baieztatzen bada, lapurtarrek zelaian galdutakoa bulegoetan berreskuratuko dute.
Neurketa oso txarra izan zen. Cannes jadanik igotzeko aukerak galduta zegoen, eta oporretan pentsatuz heldu zen Euskal Herrira. Aviron, aldiz, oso lotuta aritu zen, baloia oinetan izan arren, asmatu ezinik.
Bigarren zatian, zuri-urdinek bi opari handi jaso zituzten. Ez zituzten aukerak alferrik galdu; hortik heldu ziren bi golak. Baina Gapek ez zuen bere partida galdu, eta orain biarriztarrak bulegoetara begira egon beharko dute N1 maila berreskuratzeko.