GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Ipar Kutxak eta Bankoak euskal banku bat osatu dute, euskal kutxek hartutako kontrako bidetik

Atzo Ipar Kutxa eta Bankoa bateratzeko akordioa sinatu zuten bi erakundeetako eta Credit Agricoleko (Bankoako akziodun nagusia) arduradunek. Akordioaren arabera, finantza-erakunde bakar bat osatuko dute urtea bukatu baino lehen. Credit Agricole talde frantsesak gizarte organoak kontrolatuko ditu; Ipar Kutxak, berriz, zuzendari nagusia izendatuko du. Hala ere, biek pisu bera eta akzio kopuru bera izango dute erakunde berrian. Euskal banku horrek Donostian izango du lehendakaritza eta Bilbon zuzendaritza. Bi euskal finantza-erakunderen artean horrelako bateratze prozesuari ekitea normala dirudi, normala baita herri bereko erakundeek interes komunak ere izatea. Hala ere, saihetsezina da euskal kutxen bat-egitearen inguruko oztopo eta ika-mikak gogoratzea, interes komun hori herritarrena izan arren, herri ikuspegiaren ordez botere politikoarena gailendu baita euskal kutxen arduradunengan; herritarren onura helburu duen ikuspegiaren ordez, kontrola lortzeko lehia. CAN Banca Civican urtu izana eta BBKk Cajasur-ekin egindako operazioak, esate baterako, atzo Ipar Kutxak eta Bankoak sinatutako akordioaren kontrako bidearen erakusgarri dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo