IKUSKIZUNA
Euskadiko Orkestrak Swing Gaua ospatuko du Baluarten
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak beste Swing Gau bat eskainiko du datorren ekainaren 8an Iruñeko Baluarten. Enrique Ugartek zuzendurik, Susana Raya jazz kantaria, Iñaki Salvador Trío eta Golden Apple Quartet bilduko dira estilo, ahots eta musikaren ikuspegi anitz landuko dituztela.