GARA > Idatzia > Kultura

Gpuntuko lehen fasea 32 sailkaturekin bukatu da

GARA | URRETXU-ZUMARRAGA

Urretxu-Zumarragan jokatutako bi saioekin bukatu da Gpuntuko lehen fasea. Atzo Zumarragan ospatuko zen goizeko saioan sei bertsolari aritu ziren: Milaka Artola, Gorka Azkarate, Manex Mantxola, Ane Labaka, Asier Azpiroz eta Oier Aizpurua. Azkaratek jaso zituen puntu gehien amaieran.

Arratsaldeko saioan beste seikote bat aritu zen. Julen Agirreburualde, Endika Igartzabal, Josu Oiartzabal «Xamoa», Oier Arantzabal, Adur Gorostidi eta Julen Agirre, hain zuzen ere. Honakoan Igartzabal izan zen garailea.

Lehen fase hau amaituta, 32 bertsolari sailkatu dira irailean hasiko diren final-zortzirenetara. Antolakuntza taldeak lehen faseak «aho zapore gozoz» utzi dituela nabarmendu zuen atzo: «Jende dezente batu da saioetara, batez beste 100 lagunetik gora saio bakoitzean. Aurreikuspen guztiak bete dira». Irailaren 17an ekingo diote berriz ere lehiari, Andoainen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo