GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Beñi Agirre | Euskara irakaslea

Epaileak eta herritarrak

Epaileek legea administratzen dute; herritarrek, berriz, legitimitatea ematen dute. Legearekin jira-bueltaka ibili ondoren epaileek zerbait ebatzi eta herritarrek beste era batera bozkatzen dutenean, legea, automatikoki aldatu beharko litzateke. Hala ez balitz, jujeek irizpide sasilegalak erabiliko lituzkete, inoiz ez legitimoak.

Maiatzeko bozketen ondoren, epe laburreko analisietan dabil asko. Hala tokatzen da. Hala ere, ez dezala horrek ilundu hauteskunde saio honek argira ekarri duen ikasgai nagusietako bat: Euskal Herriaren batasuna eta independentzia aurrera eramatea guztiz legitimoa da lehengoan bozkatu zutenen gehiengoaren aburuz. Hau demokrazia balitz, horrek automatikoki isla beharko luke izan legedian .

Halaber, Euskal Herriaren batasuna eta independentzia aurrera eramaten saiatzeagatik atxiloan hartutakoak libre beharko lirateke automatikoki. Statu quo hau mantentzeko irizpide legal zaharrak erabil daitezke, baina horiek ez dira justizian oinarrituak izango.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo