ARABADOK
Interneten jarri dute Arabako agiritegiko katalogoa
Xabier Agirre Arabako jarduneko ahaldun nagusiak Arabadok aurkeztu zuen atzo, hain zuzen ere, lurralde historikoko agiritegiko katalogoa intranetez zein Internetez zabaltzen duen proiektua, non erregistro bakoitzak agiriaren irudi digitala duen. «Artxiboak herritarrengandik hurbilago ipintzeko apustuak» eraman ditu Arabadok sortzera.