Estibalitz EZKERRA I Literatur kritikaria
Inteligentzia emozionala (I)
Duela gutxi Jane Austenen literaturari buruzko artikulu arras interesgarria irakurri nuen egunkarian. Artikulu egileak, unibertsitateko irakaslea, bere garaitik hona Austenen nobelek izan duten harrera aztertzen zuen harrera horretan «sentimental» etiketak jokaturiko rola abiapuntutzat hartuta. Wolfek aipaturiko sailkapena tarteko, bere garaian Austenen lana goi zein klase ertaineko etxekoandreei zuzenduta zegoela uste zuten askok. XX. mendeko bigarren erdialdean, baina, Austenen lanen sakontasunaz hitz egiten hasi ziren hainbat literatur kritikari eta unibertsitate irakasle. Beren aurrekariek neskato maiteminduen gorabehera hutsaltzat jo zituzten horien atzean, tradizioaren izenean emakumeak jazartzen dituen gizarteari zuzenduriko kritika zorrotza dagoela argudiatzen dute kritikari eta irakasle horiek. Are gehiago, Austenen nobelak inteligentzia emozionalaren adibide direla esaten dute, gaurkotasun handiko gaia berau.