GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Arabako Herri Arteko Txapelketakirola Zerbait gehiago

Lamuzak indarrak pareka ditzake

Amurrio iazko txapelduna faborito garbia da Agurainen aurka, baina Laudioko pilotaleku irekiak zeresana izango du.

p041_f02_777x777.jpg

Jon ORMAZABAL-,

Badira urte batzuk Arabako Herri Arteko Txapelketaren finala Araba Euskaraz jaiaren barnean jokatzen dela, eta, aurtengoan, horrek zeresan handia izan dezake txapelduna erabakitzeko orduan. Izan ere, aurten Arabako ikastolen festa Laudion ospatzen da, eta, Aretako frontoi estalia herrian egon arren erdigunetik apartatu xamar dagoenez, Lamuza parkeko pilotaleku irekian jokatuko dira partidak, festaren erdian, eta bertako lur bereziak Amurrio eta Agurainen arteko indarrak oreka ditzake. Hala ere, hasiera batean Amurrio da finala irabazteko faborito garbia.

Mikel Rafael, Arabako Pilota Federakuntzako kirol arduradunak GARAri azaldu zionez, «Laudioko herriko pilotalekua irekia da eta baldosaz egindakoa. Amurriokoek ondo ezagutzen dute gertuago daudelako, eta bertan gehiago jokatu dutelako, baina, aldiz, oso-oso pilotaleku berezia da. Lurra oso motela da, pilotak bote okerrak ematen ditu eta asko nabaritzen da. Agian, beste frontoi batean Amurriokoen dohainak gehiago nabaridaitezke, eta, hemen, berriz, aukerak berdindu egin daitezke».

Izan ere, iazko txapelduna, Amurrio, da txapelari beste urtebetez eusteko faborito nagusia. Txapelketan zehar gehien nabarmendu den taldea da eta bihar ere irabazteko aukera guztiak dituela uste dute aditu guztiek. Nagusien mailan, David Kortaberria eta Endika Garciak osatzen duten bikotearengan dituzte jarriak Aguraingoek euren esperantzarik handienak -Aitzol Dorronsoro eta Iñaki Cuevari irabazteko aukerak izan ditzakete-, baina, aldiz, txapela herrira eramateko kadete eta jubeniletan -Pablo Campo-Beñat Candela edota Jokin Garcia-Ander Uriarte bikoteek- ezustekoren bat eman beharko lukete, Anaut Egiguren-Mikel Murga eta Endika Elejalde-Sabin Guarestok maila handia baitute.

Mailak gora egin du

Iaz, Euskal Herriko txapelketan oso maila polita eman zuen Amurriok, eta, Mikel Rafaelen iritziz, «Arabako pilotarien maila beste herrialdeetakoengana hurbiltzen ari da. Agian profesionaletan puntan dabilen pilotari bat falta zaigu, baina horretan ari gara lanean».

Txapelketaren nondik norakoarekin ere oso gustura dira Arabako Federazioan. Lehen aldiz, zortzi taldeak bi multzotan bereiztu dituzte eta talde bakoitzak bere herrian hiru partida jokatu ditu. Orokorrean, lehia oso parekatua joan da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo