sega Nazioarteko Erako Liga
Mitxelenak eta Gabirondok Baliarrainen erabaki beharko dute txapela nork jantzi
J.L.
Nazioarteko Erako Euskal Herriko Ligako azkeneko jardunaldia jokatuko da gaur 18.0etatik aurrera Baliarrainen, eta bertan erabakiko dira txapeldunak, maila askotan ez baitago ezer garbirik.
Helduen mailan esaterako, berdinduta daude Gabirondo eta Mitxelena, nahiz eta gazteluarrak denbora hobea duen, eta horrek, oraingoz, lehen postua ematen dion. Gaur bien arteko lehian nagusitzen denak eramango du garaipena.
Emakumezkoen mailan, badirudi Arrate Garinek lortuko duela garaipena aldetxoa kentzen baitie atzetik direnei, eta zaila izango da txapelak ihes egitea.
Gazteetan ez dago ezer erabakita mutilen artean. Aimar Galarraga da sailkapeneko burua, baina nahiko gertu dauka Unai Mitxelena, baita Markel Maguregi ere. Maila honetan ere ez da emoziorik faltako.
Emakumezkoen gazteetan, Irati Astondoa doa lehen postuan, eta honek ere tarte polit bat badu bere alde, eta txapela gertu dauka.