GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

SOKATIRA Euskal Herriko Txapelketa

Goiherrik garaipena oso garesti izango du

p036_f02.jpg

J.L.

Amaitzera doa Euskal Herriko Txapelketan 640 kilokoa, eta Goiherrik txapela oso garesti izango du. Erandiokoak lehen jardunaldiaren ostean faborito garbiak ziren, baina pasa den astean Mutrikuk irabazi ostean, gauzak estu eta larri jarri dira. Gaur, 17.30etik aurrera Erandio Goikoan jokatuko da jardunaldia.

Goiherrirekin batera, Mutriku, Gaztedi, Getxo, Goiherri B eta Gaztedi B neurtuko dira. Goiherri, Mutriku eta Gaztedi dira txapela lortzeko aukerak dituzten taldeak.

Harri-zulatzen Euskal Herriko Ligako jardunaldia jokatuko da gaur Muskizen 18.00etatik aurrera, Donibane deunaren zelaian. Bertan, Aldai Alde, Burdin Gazteak, Errekatxo, Txorierri, Kabiezes eta Las Karreras lehiatuko dira. Hemen ere emozioa handia dago, taldeen artean oreka handi samarra ikusi baita lehen jardunaldietan. Txorierri doa sailkapeneko lehen postuan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo