SOKATIRA Euskal Herriko Txapelketa
Goiherrik ez du ezusterako tarterik utzi, eta 640 kilotan ere txapela lortu du
J.L.
Goiherri A taldeak irabazi du 640 kilotako Euskal Herriko txapela, azkeneko jardunaldian garaile atera baitzen. Hiru talde heltzen ziren amaierako saiara txapela lortzeko aukerekin, baina Goiherrik irabazi zuen, eta horrekin batera denboraldiko bigarren txapela ere beraganatu zuen.
Bigarren postuan berdinduta amaitu zuten Gaztedik eta Mutrikuk, baina gipuzkoarrentzat nahikoa izan da bigarren postuan amaitzeko. Gaztedik konformatu behar izan du hirugarren postuarekin.
Azkeneko jardunaldiko sailkapena honela geratu zen: Lehenengo Goiherri A 6 punturekin; bigarren berdinduta Mutriku eta Getxo 4,5 punturekin; laugarren goiherri B 3 punturekin; bosgarren Getxo 2rekin eta azkena, berriz, Goiherri B puntu bakar batekin.
640 kilotako sailkapen nagusia honela geratu da: Txapelduna Goiherri A 17 punturekin; bigarren Mutriku 14,5 punturekin; hirugarren Gaztedi A 13,5 punturekin; laugarren Goiheri B 8 punturekin; bosgarren getxo 7 punturekin, eta azkena, berriz, Goiherri B 3 punturekin.
640 kilotakoa amaituta, sokatira lehiaketa bere ibilbidearen erdira heldu da, oraindik 600 eta 560 kilotakoak falta baitira amaitzeko.
Ekainaren 26an abiatuko da 600 kilotako txapelketa eta Aian izango du abiatzeko puntua. Orain arte lehian ari diren talde berak ikusi ahal izango dira nor baino nor.