GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Euskal Herria «.eus» munduratu ahal izango da

Ahaztu «.com» eta prestatu datorren urtetik aurrerakoari: Interneteko helbideak ia edozein hitzekin bukatu ahal izango dira, ia edozein hizkuntza edo alfabetotan. Singapurren burututako batzarrean, ICANN erakundeak -Interneteko domeinuen izenak finkatzen dituenak- onartu berri du izenen sistema zabaltzea, diotenez, «giza irudimen globalari bide eman eta gizateria osoari hobe zerbitzatzeko». Alabaina, sei urte iraun duen eztabaidaren ostean hartu den erabaki honek estatuen eta konpainien arteko interes-borrokak ezkutatzen ditu, oraindik ere bukatu ez direnak. Erabakiak zabaltzen duen aukera da inportantea, aukera bera eta zabaldu izana.

Albiste ona da, biziki ona, euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat. Eta .eus domeinuaren alde isilean arituz oinarri eder bat finkatu eta asko aurreratu duen elkartearentzat, hasitako lana bukatzeko aukera paregabea; fase erabakior berri honetan, ardura berrietarako garaia. Oraindik lana dago egiteke, eta egiteko. ICANN erakundearen erabakiak automatikoki .eus domeinuaren onarpena ekarriko ez badu ere (baldintza tekniko eta ekonomiko zehatz batzuk bete behar baitira), etorkizun hurbila itxaropenez begiratzeko eta ametsak egia bilakatzeko baldintzak egon badaude. Mundu birtualean ere, euskara eta euskal kultura aurrera! .dena.da.posible.EUS.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo