GARA > Idatzia > Kultura

Donostiako Piraten Musika Lehiaketak baditu irabazleak

GARA | DONOSTIA

Bi finalerdiak egin ondoren, epaimahaiak eta kontzertuetara joandakoek hartu dute erabakia. Piraten Aste Nagusian Trinitate plazan kontzertua eskaintzeko hautatu dituzten hiru taldeak Skakeitan (ikusleek hautatutakoa), Oreindik eta Gaueko itzalak dira.

Hogei taldetik gora aurkeztu ziren lehiaketara, eta horietatik seik hartu zuten parte finalerdietan. Aurrenekoan Skakeitan, Oreindik eta Expañolak aritu ziren. Bigarrenean, berriz, The Hostile, Hauteskundead eta Gaueko itzalak.

Oro har, musika lehiaketaren balorazioa oso ona izan dela eman zuten aditzera antolatzaileek, eta aurten ere talde hasiberri eta gazteek tartea izango dute abuztuan ospatuko den Donostiako Aste Nagusian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo