GARA > Idatzia > Euskal Herria

DONOSTIA

UNED-ek heldu den ikasturteko programa aurkeztuko du

2011-2012 ikasturteko programa akademikoa aurkezteko asmoz, UNED-Bergarako Ikastetxe Elkartuko arduradunek ikasturte berriaren inguruko informazioa emateko hitzaldia eskainiko dute bihar Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, arratsaldeko zapietan. Aurten ere, arlo anitzeko eskaintza zabala martxan jarriko du eta titulu akademikoa Bologna Planera egokitu dituzte. Hitzaldiaren ostean, interesa dutenek sailetako buruekin biltzeko aukera izango dute zalantzak argitzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo