GARA > Idatzia > Euskal Herria

IZENDAPENA

Alazne Olaizola, Zubietako Herri Batzarreko alkate berria

Datozen bi urteotarako, Alazne Olaizola izango da Zubietako Herri Batzarreko alkate berria, Usurbil aldeko hautagai gisa aurkeztu ostean. 2013an berriz, Fernando Iturraldek, Donostialdeko hautagaiak hartuko du lekukoa -alkatetza bi urtero txandakatzen baita-. Bilgune eraberrituak bost kide izango ditu. Usurbiletik Alazne Olaizola, Unai Agirre eta Joxeli Arostegi izango dira eta Donostiatik, Fernando Iturralde eta Mikel Munduate. Ekitaldia historikotzat jo zuten askok, aspaldiko partez, Mertxe Aizpurua Usurbilgo alkatearekin batera, Donostiakoa ere bertan izan zelako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo