Hartu Bizkaia ekimenak batzarra egin du Arriagan
GARA |
Arriaga plazan Auzo eta Herrien Arteko Lehenengo Batzarra egin zuen atzo Hartu Bizkaia ekimenak. Bertan, azken asteotan sortu diren tokian tokiko asanbladetan garatutako esperientziak partekatu zituzten.
Hartu Bizkaia ekimenaren xedea «honelako batzarrak aldizkakoak izatea eta tokian tokiko lana era globalean irudikatzea da, baita alderantziz ere». Herri asanblada bakoitzeko bizpahiru eledunek trukatu zituzten esperientziak atzokoan.
Eztabaidatutako gaiei dagokionez, honako hauek izan ziren mahai gainean jarri zituztenak: batzordeen lanaren aurkezpen laburra; tokiko ekimen bakoitzaren egoera, ebaluazioen aurkezpena, auzo eta herrietatik jasotako proposamenen gaineko eztabaida, eta gutxiengo adostasunen aurkezpena.